sábado, 14 de septiembre de 2013

Nire portafolio elektronikoaren diseinua


PORTAFOLIO ELEKTRONIKOA

1. Irakurritako artikuluaren analisia:

"Prácticas del portafolio electrónico en el ámbito universitario del Estado Español" Teresa Guasch, Lourdes Guàrdia y Elena Barberà.

Artikulu honek 2006 eta 2008. urte bitartean egindako portafolio elektronikoei buruzko ikerketari buruk hitz egiten digu, zeinak Espainiako unibertsitateetan portafolio elektronikoei buruzko praktiken mapa azaltzen duen. Honen helburua, portafolio elektronikoen praktiken garapenari buruz hausnartaraztea litzateke. Ikerketa aurrera eraman ahal izateko eta aipatutako mapa osatzeko 81 esperientzia unibertsitario aztertu zituzten, hauen portafolioen tipologia, erabilitako softwarea, helburuak, antolakuntza, ebaluazio mota, etab. kontuan hartuz.

Emaitzak aztertu ondoren, hainbat ondorio atera zituzten, hala nola, graduko ikasgaietan gehiago erabiltzen zituztela portafolio elektronikoak graduondokoetan baino, edota hauen erabilera instituzioek proposatu beharrean, irakasleek egin ohi dutela proposamena. Bestetik, digitalizazio maila ez zela oso altua ikusi zuten, paperetik digitalizaziora pasatzea prozesu mantsoa baita. Hala ere, lortutako emaitzak oso positiboak izan ziren orokorrean, bai akademikoki baita diseinuari dagokionez ere. Bukatzeko, ikasketen alorrean porafolioaren erabilpenak erraztasunak sortzen dituela ondorioztatu zuten (unibertsitateetan, batez ere), baina oraindik urrerapen handiagoa behar da dela tresna honi dagokionez Espainiako ikasgeletan.



2. Portafolio elektroniko pertsonalaren proposamen bat:

Portfolio elektroniko bat ikasle baten lan guztiak modu antolatu eta txukun batean biltzen dituen tresna da. Honi esker, beraz, gure lanen bat bilatzerakoan edota irakasleari erakusterako orduan, erraztasun handiagoa izango dugu lanak paperezko orri solteetan eginak badaude baino. Bestalde, norberak bere lan guztiak ikusteko, errepasatzeko eta bere garapena ikusi ahal izateko erraminta bikaina dugu hau.

Nire portafolio elektronikoan, irakasgai bakoitzaren lanak, apunteak eta abar atal batean gordeko ditut, aldi berean ikasgai bakoitza gaika ordenatua egonik (ikasitako ordenean).
Bestalde, portfolioa hainbat ataletan banatuko dut; hala nola, klaseko lanak alde batetik, etxeko lanak bestetik eta, azkenik, apunteak. Portafolioa aberasteko, argazkiak, bideoak, beste Internet orrialdeak, eta abar gehituko ditut ere.

Aldi berean, blog-arekin lan egingo dut ere, honetan lanak eginez eta argitaratuz, irakasleak ikusi eta baloratuko dituenak, honek ere erraztasunak eskeintzen baititu lanak egiterako orduan. Bloga lanak modu antolatu eta txukun batean biltzeko tresna ere izanik, honetan argazkiak, bideoak, gadgetak, etiketak, estekak eta abar gehitzeko aukera dugu baita ere.

Blog sarrera honetan, esaterako, Youtubetik hartutako bideo bat gehituko dut:


No hay comentarios:

Publicar un comentario